XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Wilhelm von Humboldt euskaltzale jakintsua

Direla eun urte il zan Tegel'eko jauregi ederrean Jorraillako 8'an.

Ona ei litzake berri labur batzuen ematea eta aleginduko naiz argi xamar erak adierazten.

Jaioa zan 1767'an Potsdam'en Prusia'ko erri ikusgarrian eta ez Tegel'en nere liburuan zoritxarrez agertu nuan bezela.

Ezkondu zan 1791'ko Done Peru egunean Catalina von Dacheroede emazte on eta oso azakarrarekin; danok dakizue urte aietan sekulako burruka eta errietak zeudela Frantzian, burua ebagirik azkenengoz Luis 16 garrenari, orduko erregea.

Gure Wilhelm egin zan bereala lege-gizona eta sartu zan griego, olerki eta beste literatura gauzak ikasten egundoko erreztasunakin.

Frantzia'n zegoala bururatu zitzaion emaztea, iru seme-alaba, lagun bat Gropius izenduna eta neskame aleman bat, Emilie deitzen zenakin Espaiñiarat etortzea.

Jorrailleko 26'an, 1799'an zuzendu zion eskutitz bat, Schiller koblakari argiari esaten ziolarik bazuela asmoa Euskalerria ikusteko eta ikasi zuala zerbait euskerari buruz.

Sartu zan urte ortako (1799) Urrillako 11'an Bayonan eta bertan gelditu zan 11, 12 (Pilarreko eguna) eta 13'an ikusirik Biarritz eta egiñik ortaz soneto eder bat.

14'an juan zan Donibane Loitzun'era eta an lo egin zuan; orobat 15'an Tolosa'n, 16'an Arrasate'n (erderaz Mondragon), 17'an Cayetano'ren bentan Gasteiz baño pixkat arutzago ziñez Ariñez aldian, 18'an Prádanos Briviesca ondoko erritxo batean.

Gero pasatu ziren Madrid'era, bertan denporale batean egonik eta ainbat andiki ezaguturik.

Aurrerago, 1800'ko negu eta udaberrian ezagutu zituzten Andalucía, Murcia, Valencia, Cataluña eta juan ziren berriz ere Paris'era.

Egunero artu zituan oarpenak, baña bakarrik iru landu zituan, Goethe'ri eskeintzeko (1) Bat gure Cantabrica.